Iruñeko lehia

Erabiltzailearen aurpegia Garat Gaztelu 2023ko urt. 30a, 15:18

Argitu dira Iruñeko udalera aurkeztuko diren hautagai guztiak. Gabonetatik bueltan UPNren hautagaia ezagutu bagenuen, dagoeneko ezagutu ditugu Geroa Bai koalizioarena eta PPrena. Koldo Martinez eta Carlos Garcia Adanero izanen dira, hurrenez hurren, aipatutako alderdien hautagaiak; Iruñeko Udalerako hautagaien zerrenda ixten dutenak.

 Hautagaien zerrenda errepasatzen badugu, argi eta garbi ikus daiteke hauteskunde ziklo honetan hiriburuak izanen duen lehentasuna. Udaletik edo gizarte zibiletik datozen hautagai ezezagunagoak aukeratu ordez, Nafarroa edo estatu mailan aritutako politikari aski ezagunak hautatu dituzte alderdiek, Iruñeko udaletxea eskuratu nahian. Argi ikusten da Iruñean lehia gogorra izanen dela hauteskundeak arte.

 Eta zergatik indar erakustaldi hau? Zergatik fokua Iruñean jarri? Nire ustez, alderdi gehienek ez dutelako aldaketa handiegirik aurreikusten Nafarroako parlamentuan, bai ordea udaletan. Eta ez naiz ari izanen diren emaitzetaz, non ematen duen aldaketa txikiak egon daitezkeela, baizik eta hauteskunde osteko akordioetaz. Esparzak berak ere argi esan zuen, bera lehendakari izateko aukera bakarra Madrilen ikusten zuela, Ferrazen hain zuzen.

 Iruñean, ordea, aldaketak datozela antzematen da. Navarra Suma proiektuak eskuinarentzat, PSNren laguntzaz, berreskuratu zuena, orain inoiz baino argiago izan daiteke beste batentzat. Iruñeko lehia gogorra izanen da bai, alderdi guztiek lortu nahi baitute toki hoberena maiatzak 29ko negoziaketa mahaian

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!