365

Erabiltzailearen aurpegia Garat Gaztelu 2022ko mai. 30a, 13:23

Hasi da atzerako kontaketa! Badatoz udal eta foru hauteskundeak! Hemen da kanpaina!
 Urtebete falta da, bai, baina Nafarroako alderdiek eman diote kanpainaurreari hasiera. Estafetako ordulariari omenaldi gisa edo, 365 egun falta zirela iragarri zuen Esparzak atzera kontu bat pantailan proiektatuz. EHBilduk, bestalde, hautatu ditu dagoeneko bere hautagaiak Iruñeko Udalera eta Nafarroako Parlamentura, eta aurreko asteburuan Iruñean bildu zituen bere kideak, lehen aldiz konferentzi munizipalista ospatzeko, eta indarrak metatzeko. Azkenik PSNk ere eman zion hasiera kanpainaurreari, bere aldeko jotzen duten barne inkesta bat filtratuz. UPNk bere asteburuko ekitaldia probestu zuen inkesta honi bere barne inkesta batekin erantzuteko.
 Eta kanpainaurre honek ekarri duen inkesta guda honetatik, zer? Ba hiru tendentzia argi, eskuinaren beherako joera, eta ikusteke oraindik zein punturainoko eragina izanen duen azkenean Sayas eta Adaneroren abenturak; PSNren paper erabakigarriak jarraitzen du, beraz ez du ematen 2015eko egoerara bueltatuko garenik; eta azkenik EHBilduren igoerarako joera, ezkerreko alderdien eta alderdi euskaltzaleen artean lehen postua eskuratuz.
 Amaitzeko, eta nahiz eta gaur EITBFokusak EAEko hiriburuen inguruko inkestak argitara eman dituen, ez dugu daturik Iruñean gertatuko denarekin, baina baditugu bi elementu kontuan hartzekoak. Hauteskundez hauteskunde EHBilduk gora egin du hiriburuan, eta Nafarroa mailako tendentziak ere horrelakorik iragar dezake; eta 2015eko esperientzia, zeinean argi geratu zen eskuinaren atomizazioa arrisku larria dela Nafarroan haientzat. Beraz, jakinda urtebete falta dela, eta kontuan izanda 2019an inkestek hanka sartu zutela, badirudi Nafarroan eskuinak atzera eginen duela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!