Aurreko ostegunean, Nafarroa berriz ere izan zen espainiar estatuko politikaren erdigunean. PSOE eta UPN-ren akordio baten ondorioz berriz ere. Nafarroa, eta bereziki Iruñea, Madrileko gobernuaren mesedetan saldu zutelako berriz ere... Baina gaizki atera zitzaion PSOEri salmenta. Ez hain gaizki Mayari, azken finean Sayas eta Adaneroren jokaldia argitara eman baino lehen bere aurrekontu moldaketak aurrera atera baitzituen.
Egoera honek PSN lotsagorritu zuen, Iruñea saltzeak egin ez bezala. Denok izan dugu aukera ikusteko Maite Esporrinen haserrea, lotsa eta ezustekoa, enegarren aldiz eskuinarekin akordioetara heldu izanagatik damutzen zen bitartean. Esan bezala enegarren aldiz.
Larria da aurrekontuena, baina are larriagoa zen azken momentuan ekidin zena, Maya bere adierazpen xenofoboen ondorioz gaitzespenik gabe geratzea alegia. PSNek MENAk saldu zituen, besteekin negoziatu nahi izan ez zuen lan erreforma aurrera ateratzearren. Larria ere akordioaren etekina ateratzen zuten besteen ixiltasuna, Podemosi bost Iruñea saltzea, haien lehendakariordearen mesedetan bada.
Eta zirku honen guztiaren ondoren, geratzen zaigun gauza bakarra galderak dira. Zer gertatuko da UPNren baitan? Zer gehiago agindu zion PSOEk UPNri? Horrela jarraituko dute betirako, Nafarroa eta Iruñea edozein momentutan saltzeko prest?