16 hilabete

Erabiltzailearen aurpegia Garat Gaztelu 2022ko urt. 24a, 12:14

 16 hilabete. Hori da hurrengo udal eta foru hauteskundeak arte geratzen dena. Ez da denbora gutxi, baina batzuen jarreretan urduritasuna antzematen da. Mayaren udal gobernua geroz eta galduago dago, eta argi ikusten da haien adierazpenetan. Baina, azken asteetan botatakoak, erridikulu hutsetik, lotsagabekeria eta harduragabekeriara egin dute jauzi. Ez bainaiz ari Maria Caballero zinegoitziak botatakoetaz, azken finean hanka sartze hutsa izan daiteke, edo, gehienera ere, fokoa aldatzeko azken saiakera bat, egindako gestio nergarria alboratu eta bere hitzetan zentra zedin.
 Ari naiz Enrique Maya Iruñeko alkateak eskuin muturrari egindako jarraikeriaz. Ezin baitugu ahaztu polemika hau, Garcia Adanero diputatuak bere semeak jipoa jaso zuela salatu ondoren sortu zen giroaren harira datorrela. Ezin dugu ahaztu nola, eskuin muturreko sasikazetari batek, Iruñeko Ziudadela zonalde “arriskutsu eta beldurgarri” gisa seinalatu zuen, bai eta Iruñeko Udalaren utzikeria ere, ziurrenik beste udal gobernu bat zegoelaren ustean.
 Eta aurrekariak horrela, Maya jaunak hasiera batean bere alderdiak ere itxitako atea ireki dio eskuin muturraren gezurrei gure hirian. Argi eta garbi adierazi behar delako, kanpotarrek ez dute delituen gehiengoa egiten, eta hori esatea gezurra esatea da.
 Udal gobernuak norabidea galdu du, eta edozein gauza egiteko prest dago,hurrengo legegintzaldian alternatiba eraki ez dadin, baina horrela jarraituz gero, esanen nuke lortuko duten bakarra eskuin muturra ordezkatzen duen alderdiari udaleko ateak irekitzea izanen dela. Hori, eta xenofobia eta eskuin muturraren kontrako alternatiba geroz eta gehiago indartzea. Aipatzekoa, legegintzaldi honetan hirugarren aldiz izanen da Enrique Maya alkatea oposizioko alderdi guztiek gaitzestua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!