Hemen gara berriz ere. Ikasleek hasi zuten kurtsoa, amaitu zaigu uda, eta Nafarroako Osasun-Publikorako eta Lan-Osasunerako Institutuaren arabera, amaitu da pandemia, eta bueltan da “normaltasuna”. Iruñean berriz, nik uste normaltasunera udan zehar bueltatu ginela.
Hain zuzen ere, normala den bezala, alkatearen arabera, gazteak eta kale-zurruta dira Alde-zaharrean bizitako istilu eta elkarbizitza arazoen errudunak, eta ez sustatuko aisialdi eredua. Beste aldetik, normala den bezala, Arrotxapeako Gaztetxearen hustutzean ikusi genuen nola polizia bortizki oldartu zen gazteen aurka, hauek protesta erabat baketsua egin arren.
Txantrean ere ikusi dugu nola, normala den bezala, udalak zona urdina ezarri duen, auzokideak entzun gabe, eta gainera nola jazartzen dituen honen haurka era baketsuan protesta egin duten auzokideak. Ikusi dugu nola, normala den bezala, ustelkeriaren itzalpean hipika txapelketa izan dugun Ziudadelan, espazio publiko eder bat zapuztuz gutxi batzuen onurarako. Ikusi dugu nola, normala den bezala, alokairuen prezioak gora egiten duten honetan, udalak erabaki duen etxe-hutsei ezarritako zerga minimora jeistea, esanaz gainera ahalko balute gehiago jeitsiko luketela...
Beraz, bueltan da “normaltasuna”, hain zuzen ere Maya jaunak alkatetza eskuratu zueneko “jende normalaren gobernu” honen normaltasuna. Gure kontrako normaltasuna. Hain beste gorroto dugun normaltasuna.