Erregularizazioa

Erabiltzailearen aurpegia Gara Gonzalez 2026ko apirilaren 20a

Hemen dago iada, kosta izan da, baina badaukagu azkenean argi eta garbi zer egin
behar den ez ohiko erregulariazioan parte hartzeko.
Ofizial egin da pertsona askoren bizitzan eragin ikaragarria izango duen aukera
bikaina, eta ofiziala egin bezain azkar sekulakoak entzun behar izan ditugu. Egia
esan hilabeteak daramagu sekulakoak entzuten, eta entzundako guzti horien
aurrean erregularizazio hau pertsona askorentzat susposatuko duena oso gutxi
entzun dugu.
Bizitza ez erregulartzat bizitzeak suposatzen duena deskribatzea ia ezinezkoa da,
lehenik eta behin ez zarelako hiritar, eta hiritar ez izateak administrazioarako inork
ez izatea da, ikustezina, kontaezina bihurtzen zara. Eta hau milaka ondorio dakar,
hezkuntzatik at gelditzea, lan egiteko aukerarik ez, osasun zerbitzuetara iristeko
zailtasunak eta bestelako milaka hesien aurrean aurkitzen zara.
Guzti hau nahiko ez balitz, segurtasun eza, beldurra eta izugarrizko prekarietatea
osasun mental arazo pila ekar ditzazke.
Eta egoera honen aurrean aurkitzen diren milaka pertsonek, arrazakeria, xenofobia
eta aporobia jasan behar izaten dute.
Guzti honengatik erregularizazio honen aurrean itxaropen handiz aurkitu behar gara,
pertsona askorentzat bizi prozesuak hasteko aukera bikaina izan daiteke,
eskubideak bereganatzeko aukera da, eta soilik eskubideak bermatuz lortu
dezakegulako gizarte justuago bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!