Egun hauetan, emakumeen egoera salatzeko aukera izan dugu. Baina, beti bezala, hainbat
egoeren inguruan hitz egitea falta zaigula uste dut.
Intersekzionalitatearen perspektiba aztertzea ezinbestekoa da. Sistema patriarkal batean
bizitzea eragin ikaragarria du emakumeen bizitzan, baina, eragina bikoitza bihurtzen da
emakumea bazterketa edo pobrezia egoeran aurkitzen denean.
Emakume izateak aukerak murrizten ditu oraindik lan munduan, baina, emakume hori bere
ikasketak bukatzeko aukerarik izan ez duenean lan mundua askoz urrunago geratzen da.
Ama bakarra den emakumea etxebizitza lortzeko miloika arazo izaten ditu, baina emakumea
migrantea baldin bada arrazakeria sufritzeko aukera gehitu behar zaio.
Eta horrelako milioika adibide ikus ditzazkegu gure egunerokotasunean, baina martxoaren
8an gutxi hitz egiten dugu zapalkuntza bikoitza sufritzen duten emakume horien inguruan.
Arrazakeria, xenofobia, aporofobia eta bestelako sufrimendu eta zapalkuntzak sufritzen
dituzten pertsonen artean emakumeak dira gehien sufritzen dutenak.
Beraz, gogora dezagun, egunero zaugarritasun eta bazterketa egoeran dauden emakumeen
egoera salutu dezagun.