Aporofobia

Erabiltzailearen aurpegia Gara Gonzalez 2026ko otsailaren 11

Duela gutxi Jordi Evoleren adierazpen batzuk entzun nituen eta zeozer piztu zen nire buruan. Jordi zioenez gaur egungo arrazakeria diskurtso gehienak beste arraio bat daukate. Guk baino okerrago dagoenaren kontrako diskurtsoa erosi izan dugula esaten zuen, gaur egungo guda, pobreen arteko guda dela aitortuz. Elkartu eta arazoa zein den begiratu beharrean gure fokoa besteen egoeran jartzen dugula esaten zuen. Eta nire ustez hausnarketa bikaina egiten du. Horri, aporofobia deitzen zaio, eta gaur egun gure, eta gehien bat ultra eskuindarren diskurtsoetan dagoen pentsamoldea da. Pobreen kontrako kritika, beldurra, ezikusia edo arbuioa da aporofobia. Eta gure begirada benetazko arazotik kentzea lortzen du. Arazoa sisteman dagoelako, sistemak sortzen ditu desorekak eta egoera okerrenean daudenen pertsonen kontra egiteak ez du konponduko zure egoera ezta inorena ere. Elkar gaitezen garrantzitsuenak diren gauzen kontra, elkar gaitezen ondoan daukagunari bediratzeko, elkar gaitezen zerbitzu publikoak defendatzeko, elkar gaitezen ikusi nahi ez dugun guzti horrengan arreta jartzeko. Elkar gaitezen aporofobiaren kontra eta duintasunaren alde.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!