Urtarrila eta hotza, izotza, eta elurra iritsi dira gurera. Urtez aldatu dugu baina zaugarritasun
egoeran dauden pertsonen egoera ez da batere aldatu. Eta aprobetxatuz oraindik gabiltzala
urteko proposamen onak zehazten niri pare bat okurritzen zaizkit.
Agian aurten 2026.urtea, izan daiteke pobreziarekin eta gizarte bazterketarekin bukatzeko
aurrerapausoak emango ditugun urtea.
2026a hasi delako eta kale gorrian bizi diren pertsonen kopurua gora egiten jarraitzen duelako,
ama bakarrak diren emakumeen egoerak okerrera egiten dutelako, biolentzia matxista gure
egunerokotasunean jarraitzen duelako eta egunero migranteen kontrako diskurtsoak
entzutera behartuak gaudelako. Guzti horregatik iada tokatzen da, tokatzen da zaugarritasun
egoeran dauden pertsonei aukerak eskaintzea, politika sendoak eta aurrekariak sortzea eta
bultzatzea, tokatzen da.
Baina hori ez da nahiko izango, 2026.urtean gizarte osoaren konpromezu zurruna bilatu behar
dugu. Gure Nafarroan gertatzen diren egoerei aurre egiteko pertsona, kolektibo eta politikari
guztien konpromezua behar dugu. 2026an diskurtso aporofobo, matxista, xenófobo eta
arrazisten kontra indarrez egin behar dugu.
Beraz, 2026an pertsona guztiak atxiki beharko dugu gure proposamen onen listara pobrezia
eta bazterketarekin bukatzeko erronka.