Aski da!

Erabiltzailearen aurpegia Gara Gonzalez 2025eko azaroaren 24a

Aski da, nahiko da, ezin dugu gehiago; Gaur, bihar eta egun guztietan bezala ohiukatzen
jarraituko dugu, Emakumeak aske izan nahi dugu.
Emakume orok jasan dezakeen indarkeria mota guztietatik aske izan nahi dugu. Eta
askatasun hori eremu guztietan eta emakume guztientzat bermatu behar dugu.
Egunerokotasunean behin eta berriz sufritzen dugun indarkeriari aurre egiteko beharra
daukagu; indarkeria lan eremuetan, indarkeria ekonomikoa, indarkeria fisiko, sexual eta
emozionala, baita indarkeria instituzionala, digitala eta soziala jasaten dugulako. Askotan,
gehiegitan denak elkarrekin gainera.
Indarkeria matxistaz gain arrazakeria, xenofobia, aporofobia eta bestelako diskriminazioa
eta indarkeria egoera sufritzen dituzten emakumeentzako politika eta zerbitzu egokiak behar
ditugu.
Egoera guzti horiekin bukatzeko gizarte osoaren konpromezua eta lana behar dugu. Egoera
zaugarrienetan dauden eta indarkeria jasan duten, jasaten duten edo jasan dezaketen
emakumeen babesa bermatu behar dugulako. Indarkeria matxista betikotzen duten egiturak
hautsi behar ditugu.
Aski da!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!