Duintasuna jokuan

Erabiltzailearen aurpegia Gara Gonzalez

Azkeneko hilabetean gizarte zerbitzuen inguruko eztabaida, jardunaldi eta iritzi asko entzun izan ditugu. Guzti horietan gizarte bezala ditugun erronka berrien inguruko solasaldiak izan ditugu; ikusi dugu populazioaren zaharkitzea, emakumeen lan merkatuaren zabaltzea, migrazio-mugimenduak eta abar eragin zuzena dutela gizarte zerbitzuetan, beren estalduran eta noski ere pobrezia eta bazterketa sufritzen duten pertsonengan. Ideia horiek argi ditugu eta errealitatea huasnartzea oso garrantzitsua da, baina zeintzuk dira egoera honen ondorioak? Nola bizi dira egoera okerrenean dauden pertsonak Nafarroan? eta argi baldin badaukagu errealitatea zergatik gure erkidegoko pobreziaren inguruko datuak okerrera doaz? Erantzuna ez da errraza noski, baina argi izan behar dugu ezinbestekoa dela herritar guztien kompromezua, are gehiago, ezinbestekoa da herritar guztien arreta eta borroka. Denok gara erantzunaren parte, bai esan dezakegu Gobernua dela bermatu behar dituena eskubideen defentsa, baina denok gara edo izan beharko ginateke defensa horren parte. Eta hau argi utzi nahiko nuke azkeneko urteetan argi ikus dezakegulako giza eskubideen, guztion eskubideen, babesa dudan jartzen hasi dela eta duda horiekin batera legeak gero eta murritzaileagoak egiteko mehatxuak ikusten ditugulako. Eta hau berriz ere, beti bezala, pobrezia edo bazterketa egoeran dauden pertsonen oinarrizko zerbitzuetara iristeko dituzten aukeren txikitzea dakar. Gainera oinarrizko zerbitzuetara iristeko aukerak, askotan, gehiegita, oso maiz, erabaki politiko eta ekonomikoen manpe geratzen direla dirudi. Baina, duintasuna ezin da zenbakietara mugatu, eskubideak bermatu behar dira abiapuntu bezala. Eta bai, duintasuna da askotan eztabaida, jardunaldi eta iritzietan izendatzen ez dugun hitza. Baina duintasunaren bermea da zurruntasunez eskatu behar duguna, pertsona guztien, bai guztien, duintasuna bermatzea oinarrizko beharrik garrantzitsuena delako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!