Aste honetan REAS Nafarroa elkartea bere urteroko jardunaldiak Etxebizitzaren inguruan hitz egitera bideratuko dituzte. Azkeneko urteetan oso nabaria da bizitzen gabiltzan etxebizitza larrialdi egoera. Gizarte guztiarengan eragina duen larrialdia da, oso zaila delako zure bizitza garatzea egunero pentsatu behar baduzu non egingo duzun lo hurrengo gauean. Eta hori da funtsa, etxebizitza larrialdia pertsonek inklusio prozesuak garatzea ezinezkoa egiten du, nola bilatu lana zure arropa maletetan baduzu, nola sukaldatu bizi zaren logelan ez badaukazu lehiorik... Eta bai, hau da egunero gure nafarroan behin eta berriz ikusten dugun errealitatea, eta honen aurrean zer egin dezakegu. Adminstrazioak epe luzerako politikak garatu behar dituzte noski, eta bide horretan dabiltza, baina beharrezkoa da epe motzerako neurriak sustatzea. Etxebizitzak behar dira, bazterketa egoeran dauden pertsonentzako programa bereziak behar dira eta noski era jabeen praktika merkantilisten kontra jo beharra daukagu. Horregatik guztiagatik Etxebizitzaren aldeko itun social baten beharra gero eta argiago ikusten dugu. Gobernuaren eta politikari guztien kompromezu orokor bat behar dugu, hirugarren sektorearekin eta gizarte guztiarekin elkarlanean jartzeko kompromezu zurruna eta sendoa beharrezkoa da larrialdi egoera honi aurre egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!