Ahaztuen ahaztuak

Erabiltzailearen aurpegia Gara Gonzalez 2025ko mar. 3a, 18:00

Emakumeen indarraz, elkartasunaz eta botereaz hitz egingo dugun astean garrantzitsua
da pobrezian eta/ edo bazterketa egoeran bizi diren emakumeen bizitzak aurrera
ekartzea.
Bai, emakumeak baita ere arlo honetan zapalduak, bortxatuak eta irainduak izaten dira,
bikoitza gainera. Emakume izateagatik eta bazterketa egoeran aurkitzeagatik. Kalean
bizitzeak zaurgarritasun bikoitza suposatzen du emakumea izanda. Osasun arloan
gutxiago ikertzen dira emakumeen egoera bereizgarriak, beraz informazio gutxiago
eskaintzen da tratamenduen inguruan adibidez. Eta enpleguaren arloan sakontzen
badugu argi ikusten ditugu sortzen diren desparekotasunak, soldata baxuagoak,
zainketa lanetan baldintza kaskarragoak...
Eta hau ez da gutxi batzuen egoera, gizarte patriarkal eta kapitalista batean bizitzearen
ondorio zuzena da. Egiturazko aldaketak beharrezkoak dira, baita gizarte bazterketaren
arloan ere. Sistemak eskaintzen dituen babesak emakume aurpegia eta kontzientzia
izan behar dute, soilik horrela bukatuko direlako desparekotasunak eta
berdintasunaren aldeko bidea asi ahalko dugulako.
Beraz, aste honetan burura ekarri mesedez bazterketa sufritu izan duten eta sufritzen
duten emakume horiek, ahaztuen ahaztuak direlako. Eman diezaiogun merezi duten
lekua eta garrantzia, haien ahotsa entzun dezala gizartea baita larunbat honetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!