Giza Eskubideak Zalantzan

Erabiltzailearen aurpegia Gara Gonzalez 2024ko abe. 16a, 19:25

Abenduan, ospakizunen hilabetean gaudelarik Giza Eskubideen Defentsaren eguna
ospatu dugu. Duela 76 urte sinatutako aldarrikapena ospakizun bat merezi du noski
ere, momento horretan sekulako aurrerapuasoa izan zelako. Baina, gaur egun oraindik
ere ezin ditugu bertan adierazi ziren eskubideak ziurtzat jo.
Gaur egun, nafarroan bertan askotan, gehiegitan ikus ditzazkegu eskubideen urraketa
sistematikoa. Behin eta berriz sortzen diren krisi ekonomikoak, aldaketa klimatikoa eta
ingurumenaren igadura sekulako ondorio larriak ekartzen ditu giza eskubideen
bermean. Pobrezia edo bazterketa egoeran dauden pertsonak, emakumeak, haurrak
edo desgaitasuna duten pertsonen eskubideak zalantzan jartzen dira egunero gure
erkidegoan.
Zalantzan jartzen dira migranteentzat, ijitoentzat, maila ekonomiko baxua dutenentzat
edota emakumeentzat. Etxebizitza bat alokatzeko aukera ez dutenean, ikasketak
garatzeko trabak jartzen dizkietenean, aporofobia, xenofobia eta arrazakeria sufritzen
duten uneoroetan. Momentu horietan, guztietan Giza Eskubideen kontra jokatzen
duten pertsonak eta instituzioak ikusten ditugu.
Guzti honen aurrean Giza Eskubideak defendatzen dituen Erkidego baten alde
borrokatzea beharrezkoa da, eta beharrezkoa da borroka hau orain egitea. 76 urte
ondoren zalantzan jarrtzen direlako eskubide horiek eta zalantza horien aurrean argi
eta tinko adierazi behar dugulako gure, denon eskubideen defensa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!