Nafarroan 115. 000 perstsona pobrezia eta/edo gizarte bazterketa sufritzeko arriskuan
daude, Nafarroan bizi garenon %17,2a.
Baina zenbaki hauen atzean bizitza eta egoera ezberdin asko daude, eta ez, ez dira pertsonek aukeratutako egoerak, egitura baldintzen emaitza dira.
Zenbaki hauen atzean errenta bermatua jasotzen duten pertsonak daude bai, baina
baita soldata nahikoa jasotzen ez dutenak edota alarguntasun-pentsio txiki bat jasotzen duten horiek... Egoera guztiak garrantzitxuak dira, eta gizarte bezala pobrezia
egoera guzti horiekini bukatzeko kompromezu zurruna hartu behar dugu.
Bai, gizarte guztiaren kompromezua zurruna beharrezkoa da, politika egiten duten
horiena, benetazko inklusioa bermatuko duten politikak sustatuz eta egunerokotasunean nafarroan bizi garen guztion kompromezua, gorroto diskurtsoen
contra eginez.
Baina, puntu honetan beharrezkoa ikusten dut zehaztea pobrezia ekonomikoa ez dela zenbaki hauek ezkutatzen duten errealitate bakarra. 115 mila zenbakiaren atzean zaugarritasun egoera pila daude, etxe bat alokatu ezin duten milaka pertsona, osasun
mental arazoak dituztenak eta osasun publikoan zita bat lortzerik ezinezkoa dutenak, mota ezberdin askotariko biolentzia jasaten duten ehunka pertsonak edota kalean
bizitzera behartuak dauden ia 400 pertsona.
Egoera guztia hauek Nafarroan gertatzen dira, gure herrian. Ezinbestekoa da denon
lana eta borroka pobrezia eta bazterketarekin bukatzeko.