Emakumea eta pobrezia

Erabiltzailearen aurpegia Gara Gonzalez 2024ko ira. 23a, 14:48

Pobrezia emakume aurpegia eta izena du, bai, halaxe da.
Sistema desparekotasun larrien eragile nagusia da, eta berriro ere, beti bezala, emakumeak
gizonak baino egoera zaugarriago batean jartzen ditu.
Horregatik oso garrantzitsua da pobrezia eta emakume kontzeptuak elkartzea, argi erakusten
digutelako datuak emakumeak ezberdin sufritzen eta jasaten dituztela pobreziaren ondorioak.
Beraz, ezberdin sufritzen dutelako ezberdin esku hartu beharko dugu. Esku hartze, zerbitzu eta
laguntza bereziak eskaini eta sortu beharko ditugu errealitate hauei aurre egiteko.
Eta desparekotasunen inguruan hitz egiten badugu ezin dugu ahaztu egoera larrienetan
dauden emakumeak, etxea ez duten emakumeak. Badirudi existitzen ez direla, baina,
Pobreziaren eta gizarte bazterketa antolatutako jardunaldian ikusi ahal izan genuen bezala
etxegabe bizi diren emakumeak existitzen dira, emen eta munduko leku guztietan. Erralitate
ikustezina da, ikustezina egin nahi izan dugulako eta biolentzia ezberdinak ez sufrizeko
ikustezinak egitera behartutak ikusten direlako.
Hiru aldiz ikustezinak, Lula Gómez “sin habitación propia” liburuan esaten duen bezala,
ikustezinak emakume izateagatik, ikustezinak etxegabe egoteagatik eta ikustezinak sufritzen
duten biolentziagatik.
Beraz aurrera ekar ditzagun emakumeen erralitateak, etxegabeko emakumeen errealitateak eta
jasaten dituzten biolentzia mota guztiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!