Berriki ohartu gara Espainiako Ministro Batzordeak ateratako Memoria Demokratikoaren lege-aurreproiektu gisaz. Bazen garaia demokrazia eta balore demokratikoak desagertzeahelburu zuen iragan ilun hura argiki gogoratzeko, biktimek merezi duten aitormena egi bihurtzeko eta etorkizunean horrelakorik gerta ez dadin ekiditeko.
Jakin badakigu gure gizartea anitza dela, anitzegia agian. Iraganera bueltatzea tutik ere inportako ez litzaiokeen sektore horren existentzia ezagutzen dugu. XXI.mendean sinesgaitza dirudien egoera honek gainontzekoei behartzen digu memoria historikoak merezi duen errekonozimendu horretan dugun ardurari estuki eustera. Gazteok sektore horren diskurtso arriskutsu horri aurre egin behar diogu, iragana errepika dadila nahi ez dugulako eta gure arbasoek aitormena merezi dutelako.
Memoriak presente egon behar du gure egunerokotasuneko harreman eta zereginetan, baita hezkuntzan ere, etorkizunari begira gizarte duin eta libre bat eraikitzeko. Gazteok uste duguna baino ardura maila handiagoa dugu honetan. Aurrera!