Inoiz baino gehiago, herri antolaketa eta mugimendua behar dugu

Erabiltzailearen aurpegia Eva Aranguren Arsuaga 2026ko ekainaren 8a

Norberak gertakizun edo faktore batengan jartzen du azkeneko urteetan Mendebaldean indibidualismoaren alde eta ultraeskuinaren mesedetara eman izan den aldaketa. Korporazio haundien sistema kapitalista baten konspirazioa dirudi, eta bada. Hortxe Epstein kasua eta finantza erakunde sionisten batzea, Bilderberg taldearen naturalizazioa medio eta ordezkari publikoen aldetik, teknologia berrien orokortzea hauek kontrolatzen dituzten korporazio haundien botere konzentrazio maila izugarria bihurtu denean. Hortxe ere nazioarteko finantza foroen natura espekulatibo kriminala, adibidez etxebizitza eskubidea, osasuna edo elikadura bera arriskuan jar dezakeena. Eta Europar Batasunaren batzordearen eredu ez demokratikoa Vonderleyen eta Kaja Kallas adibide gisa, orain arte EEBBen mesedetara, eta orain arma eta gerra estrategiaren menpe.

Baina Palestinak pairatzen duen genozidioa da minbizi honen adierazle nabarmenena, orain Libano eta Iranen kontrako erasoek, metastasien modura, zabaldu nahi dutena. 

Ez da soilik EEBBen gainbehera. Gizarte kapitalista kontsumista oso baten argazkia ere bada. Eta honen aurrean erantzuna ez da inoiz abstentzioa izanen, ezta zinismoa edo amore ematea; honek langileok dugun azkeneko baluartea, erakunde publikoak, etikarik gabeko eskuin muturreko kriminal hauen esku utziko bait lituzke. Baina argi dago bozka ematea ez dela aski. Alderdi edo sindikatu batera afiliatzea ez da aski, hauek tresna garrantzitsuak badira ere. Inoiz baino gehiago ikuspegi eta jardun komuna behar dugu. Eta horretarako ezinbestekoa dena herri antolamendua eta herri mugimendua da. Ez dagoen tokian eratu, ia hilik dagoenetan indartu, egokitu beharrezkoa bada eta beti piztu. Baita gurean, Euskal Herrian, ere. Erakundeak, alderdiak, sindikatuak ezinbestekoak dira, baina astindu behar ditu gizarteak, datorrenari gogor eta duintasunez aurre egiteko. Gurea egin dezagun arronka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!