40 urte bete dira Hego Euskal Herriak NATOri ezetz bozkatu zionetik, erakunde honek gerra eta inperialismoa zabaltzen dituelako. 40 urte geroago Euskal Herriak, Kanariak eta Kataluniak arrazoia genuela agerian gelditu da. Azkeneko urteetan NATOk egin dituen interbentzio militar guztiek EEBBen hegemonia bermatzeko izan dira, erasotutako herrietan yankien interesak inposatuz eta kaosa, pobrezia, barne gudak eta indarkeria bidertuz.
Bihar, martxoak 17, greba orokorra deitu dute sindikatu abertzaleek, oinarrizko soldata hemen eta 1.500 eurotan gutxienez finkatzea proposatuz. Urrun daudela badirudi ere, bi aldarrikapenak oso uztartuta daude, kapitalismoari aurre egiteko EEBBen inperialismoari eta eliteen aberastasun metaketari aurre egin behar diegu, langileon eta herri zapalduon eskubideak defendatuz.