Hitzetatik ekintzetara, Palestinaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Eva Aranguren Arsuaga 2026ko otsailaren 16a

Irakasleok Palestinarekin erakundeei hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu diegu. Bereziki, Espainiako eta Nafarroako Gobernuari Israelek Palestinan gauzatzen duen genozidioan zuzenki partehartzen ari diren HP eta Google enpresekin dituzten erosketak bertan behera utz ditzatela eskatu diegu. Alternatibak badira, posible da. 

Boikota ezinbestekoa da genozidioaren aurrean. Milaka gara momentu honetan Google erabiltzen dugun langileak, baina badira alternatibak: beste software propioak garatu, librea erabili edo beste erkidegotan erabiltzen dituzten programak. 
Honekin batera ere mobilizazioak ezinbestekoak dira momentu kritiko honetan zailtzen diotelako Israeli genozidioa zuritzeko ahalegina. Horregatik txalotzen ditugu eman diren mobilizazio guztiak eta elkartasun osoa adierazten diegu Nafarroako herri ezberdinetan buelta oztopatzeko edo urriaren 15eko grebaren kontestuan mobilizatu izanagatik isunak jaso dituzten pertsonei. Eta Espainiako gobernuari behingoz Mozal Legea indargabetzeko eskatzen diogu, hauteskunde kanpainian agindutakoa betez.

Aurrean duguna ez da makala. Israel aurrera doa genozidioarekin, presa haundia du. Seguraski Mendebaldean ematen ari den krisiari beldur. Epsteinen paperek sistemaren iluntasun sakona argitzen ari dira eta atzean, Israelen eta sionismoaren itzala somatzen da. Oso momentu garrantzitsua da eta bultz egin behar dugu, elkarrekin, etorkizuna eskubideen eta justiziaren alde izan dadila. Eta horretan mobilizazioak, elkarlana eta batasuna ezinbestekoak izango dira. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!