Kalera gerraren kontra

Erabiltzailearen aurpegia Eva Aranguren Arsuaga 2026ko urtarrilaren 19a

Sortzear dagoen mundu berriaren atarian agertzen dira munstroak dio esaldi ezagunak. Baliteke aurretik sortuak izatea eta argi-ilun horretan bere jatorrizko aurpegia erakustea, besterik ez. Hala gertatzen ari da Estatu Batuetan eta, orohar, Mendebaldean. Palestinako genozidioaren azelerazioa sintoma bat izan zen. Trump, Vonderleyen, Milei, beste batzuk. Israelek garatzen duen genozidioa Mendebaldeko beste herrialde kolonialistek Afrikan eta Asian eragin dituztenen oso antzekoa da. ‘Itxuraz zibilizatua’ zela uste zuen Mendebalde honek bere ‘inperialismo inzibilizatua’ inbisibilizatzeko hartutako estrategiak, demokrazioa eta askatasunaren aldeko diskurtso faltsuek, komunikabideen propagandak, Hollywooden mundu ustelak errealitatearekin talka egin dute batzuen aberastasuna besteen abusuen gainean zein neurrian eraikita dagoen agerian utziz. Hauxe da munstroa.

80. hamarkadan NATOren kontrako kanpainak ezezko bozkaren garaipena ekarri zuen Euskal Herrira. Genozidioaren salaketan protagonismo nabaria izan du ere egun gure herriak. Baina ez da aski. Borroka hau internazionalista behar du izan, behetik gorakoa, gerrara bortxaz eraman nahi gaituztenak gelditzeko modukoa. Munstroa beti egon da kapitalismoaren oinarrian, elite ekonomikoek garatu zuten 30. hamarkadan nazismoa, lehendik sionismoa, eta egun bultzatzen dute herrien subirautzaren eta pertsonen suntsipena dakarten lotsagabe guztien estrategia. Kalera atera beharko gara aurre egitera, gu gerraren pieza bihurtzea nahi ez badugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!