Vito Quiles eta faszismoari aurre egitea

Erabiltzailearen aurpegia Eva Aranguren Arsuaga 2025eko azaroaren 10a


Duela egun batzuk, Vito Quiles ultraeskuindarrak Iruñea “bisitatu” zuen, baina ez zuen bere gorroto mezua botatzea lortu bertako gazte talde haundi batek aurre egin ziolako. Kikilduta ekitaldia bertan behera utzi behar izan zuen eta ihesi atera zen Euskal Herriko hiriburutik bere helburua lortu gabe. Aurretik dena kakaztu nahian bulo bat zabaldu zuen, beste bat: Foruzaingoak bertaratutako gazteei labanak kendu zizkiela.

Ez da ulertzen hiri askotan iskanbilak sortu dituen faszista gezurti sistematiko honek bere estrategia zabaltzeko duen baimena. Nola liteke Nafarroako Gobernuak eta botere judizialak ekitaldia ukatu ez izana? Ze ezberdin jokatzen duten Euskal Herrian izandako beste kasu askorekin alderatuta! Nafarroako Unibertsitatea bera ere publikoki distantzia hartu zuen. Nola da posible Oroimen Historikoaren legea eta guztion oinarrizko eskubideak defendatu behar dituzten erakundeak ultraeskuindar hauen estrategia ez etetea?

Entzun izan dugu milaka gazte antifaszisten artean gutxi batzuek burutu zituzten jarrera bortitz batzuri kritika. Noski, kritikagarriak dira. Baina esan eta aitortu behar da bertaratu ziren milaka gazteen gehiengo zabalak harrotzeko, zilegizko eta beharrezko erantzuna eman ziotela ultraeskuindarrari. Bizi dugun mundu honetan, egoera honetan, erakundeek ez badiote faszismoari behar bezala aurre egiten hau gailenduko da. Eta zentzu honetan kezkatzekoa da gertakari honen aurretik, Gasteizen, ikusi genuen Ertzaintza eta faszisten arteko harreman estua. Euskal Herrian honi erantzuna emango dio gizarteak. Kasu honetan ondorio zuzena izan zuen: Quilesek astebete bertan behera utzi ditu bere ekimenak. Baina airean gelditu zaigun galdera zera da: zertarako ditugu lege zehatzak keinu, erakunde eta jarrera faszisten kontra ezarri behar dituzten erakundek ausardia ez badute ultraeskuinari aurre egiteko? Hori da behar duguna. Bestela, zer uste dute ba egin behar duela gizarteak?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!