Greba orokorra, Genozidioaren kontra

Erabiltzailearen aurpegia Eva Aranguren Arsuaga 2025eko urriaren 14a

Ia 700 irakaslek sinatu dugu Nafarroan Israelek herri palestinarraren kontra gauzatzen ari den genozidioaren aurkako manifestua. Eta badakigu askoz gehiago garela. Gure abiapuntua zera da: hezkuntza ezin da genozidio batean neutrala izan. Are gehiago, irakasleak garelako, ardura berezia dugu Israelek egiten duen genozidioaren aurreran jarrera irmoa eta sendoa erakusteko. Erakundeak presionatuz:
-Israelek Gazako Zerrendari ezartzen dion legez kanpoko blokeoa amai dezan.
-Israel derrigortzeko Palestinako haur eta nerabeen hezkuntza eskubideak berma ditzan.
-Palestinako herriak pairatzen duen okupazioaren eta apartheidaren amaieran, palestinar errefuxiatuen itzultzeko eskubidean eta autodeterminazio eskubidean oinarritutako bake prozesua garatzeko esijituz.
-Protesten kriminalizazioarekin ozen eskatuz.
-Eta azkenik, gure erakunde guztiei Israelekin dituzten harreman guztiak hausteko presionatuz.
Gure esku ere badago, ahal dugun guztia egin behar dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!