Mundu ordena aldatzen ari da, eta gu non gaude?

Erabiltzailearen aurpegia Eva Aranguren Arsuaga

“Herri txiki bat gara Europan”, esan zuen Mertxe Aizpuruak Madrilen berrarmatzeari buruzko eztabaidan. Eta ondoren, hego Euskal Herriak NATOri ezetz bozkatu ziola gogoratu zion Espainiako presidenteari. 1986an askok ez genuen bozkatzerik izan, baina orain arte bizitakoa kontutan hartuta, ezezkoak zentzu are eta haundiagoa du. Duela gutxi Txinak gogoratu digu EEBBaren eta Mendebaldearen hegemonia inposatzeko sortu zela NATO eta azken hamarkadetako gatazka odoltsuenak eragin edo areagotu dituela.

Orain, eta birrarmatzeak ezkerrarengan sortutako zatiketak aitzaki, Sanchezek adierazi du ezarriko duela Kongresutik pasa gabe. Argi dago, klase edo herri ikuspegitik Europako Batzordeak inposatutako estrategia kolokan jartzen denean demokrazia bera urratzen da konplexurik gabe. 

2011an PSOEk eta PPk Konstituzioaren 135. artikulua aldatu zuten larriki. Ez zen orduan erreferendumik ezta adostasunik eskatu. Antzeko jokatu da Ukrainiako gerra eta Gazako sarraskiarekiko estrategian. Euskal Herriak ikuspuntu propioa du nazioarteko gai askotan. Baina gure eskubide nazional eta demokratikoak aitortuak ez diren bitartean esklabu gara. Mundu ordena aldatzen ari da, eta non gaude Euskal Herria?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!