Euskeraren eguna

Aste berezia da hau euskaldunontzat. Abenduaren 3an Euskeraren eta Nafarroaren Eguna ospatu genuen, gure hizkuntza eta gure herria batzen dituen data. Egun batzuk lehenago gure kulturaren ikur izan den Benito Lertxundik oholtzak utziko dituela iragarri zuen.

Bihar, Durangoko Azokak ateak irekiko ditu berriz ere. Eta ezin dugu ahaztu zenbat kostatu zaigun honaino iristea. Zenbat min, borroka eta izerdi; eta zenbat poz, maitasun eta lagunekin indarrak batu izan ditugun urtetan zehar gure nortasunak biziraun dezan! Ez dezagun zerri askara bota! Jarrai dezagun!

ETB1k bota duen Bizkarsoro filmak, xamurtasunez, Iparraldeko haur baten begiradatik gogoratu digu euskerak urtetan jasandako errepresioa. Baina ez da bukatu, ez da eten, eta forma eta bide ezberdinak hartzen ditu. Horregatik, eta Iruñetik, Euskal Herriaren bihotzetik, harrotasunez, harrokeriarik gabe, baina elkarrekin, heldu eta aurre egiteko deia egiten dizuet gaurkoan, herri egiten gaituena bide honetan lehenetsiz eta elkarrekin bidea eraikiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!