Azaroak 25 eta feminismoaren beharra

Batzuk harriduraz, beste batzuk haserre jaso izan genuen Errejon kasuaren berri. Hainbat emakumeren salaketek eragindako uholdeak ustekabean harrapatu ditu asko. Feminismoak, mugimendu iraultzaile eta eraldatzaile gisa, gizartean hartzen ari den indarra erakutsi du eta mezu argia bota du, oraingoan, alderdi politikoei, bereziki ezkerrekoei. Serio hartu zuen konpromezuak, ez dugu tranparik nahi. 
Mendeetan zehar emakumeoi ezarri zaigun isiltasuna apurtu da aspaldi, amorruaren olatua uholdeak eragiteko gai da. Hara hor bere garaian La Manadaren lehenengo epaiak Auzitegiaren kontra eragindakoa. Edo kirol munduan eman diren batzuk. Orain ezker espainolaren barruan izan da.
Militantzia karnetak ez baititu jokabide matxistak automatikoki ezabatzen, ezta gure pentsamoldea aldatzen ere. Landu behar da konpromezuz, matxismoa gure kulturaren erraietatik botatzeko.
Egun gutxi barru azaroaren 25a izango da, eta pankartaz haratago, indarkeria sortzen duten injustizia eta pribilejioekin bukatu behar dugu. Lan egiteko aukerak anitzak dira. Adibidez, larunbat honetan Nafarroako Gobernuak Maskulinitateak jardunaldiak antolatu izan ditu. Bereziki gizonei zuzenduta eta bereziki irakasleoi. Ekin diezaiogun, badugu lana. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!