Larunbatean milaka hiritar mobilizatu ginen Euskal Herrian Palestinaren alde eta genozidioaren kontra. Hamabi hilabete hauetan Israelek 51.000 palestiniar hil ditu, datu ofizialen arabera; 186.000 baino gehiago, The Lancet aldizkak dioenez. Erahilketen gehiengoa eraikin zibilen kontra gauzatutako bonbardaketen ondorioz izan dira. Beste batzuk, aldiz, tiroz hil dituzte zuzenean. Medikuek diotenez, haur batzuk bi tiro zeuzkaten gorpuan, bat buruan, bestea bularrean. Ehizatuak izan ziren.
Ospitaleak, unibertsitateak, eskolak, ogidendak, hilerriak ere ez ditu errespetatu Israelek.
Azken oldarraldian, gerra zabaldu nahi du Ekialde Hurbilean, beti ere Estatu Batuaren oneritzi eta laguntzarekin.
Nire galdera da, noraino zabaldu nahi dute Europar Batasunako erakundeek heriotza han eta deshumanizazioa hemen? Noraino sakondu Israelek burutzen duen hondorapen etiko honetan? Ze motatako gizarte eraikiko dugu, ze oinarrien gainean, gure begibistan gertatzen den genozidio honen kontra mobilizatzen ez bagara eta gure gobernuak behartzen ez baditugu ere neurriak hartzera? Aski da!