3 aste besterik ez dira geratzen greba feminista burutzeko. Euskal Herriko
txoko guztietan emakumeok* aktibatzea da lehen helburua, lehen lana, lehen
nahia. Lekuan leku hausnarketa propioak egin eta beste errealitate bat, beste
mundu bat nahi eta behar dugula plazaratzea, bizitzak erdigunean jarriko
dituen mundu berri bat eraiki nahi dugula aldarrikatzea.
Enplegu greba, zaintza greba eta kontsumo greba egitera goaz. Pertsonala
politikoa da aldarria soinean hartu eta kaleak betetzera goaz. Mundua
geratzera goaz!Emakumeok geratzen garenean mundua geratzen baita.
Gaur egungo enplegua sostenga ezina da, emakumeok muxutruk egiten
dugun lanik gabe. Beste eredu bat behar dugu. Bizitzeko lan egin dezagun
eta ez bizi lanerako.
Guztiok dugu lekua greba honetan. Animo guztiok! Emakume* gizon nahiz X
izan, beste mundu bat eraikitzeko aukera berri baten aurrean gaude. Aktibatu
eta borroka dezagun!