Oraindik ere, Naparheid?

Erabiltzailearen aurpegia Aiora Epelde Agirre 2017ko abe. 13a, 13:37

Angela Davis ezaguna da zapalkuntza hirukoitzaren kontra egiteagatik. Langilea, emakumea eta beltza da Angela. Lehenengo bi ezaugarriak nireak ere badira. Beltza ez naiz, euskalduna bai ordea. Eta euskalduna izatea, Nafarroan, beltza izatearen parekoa dela dirudi, oraindik orain. Bazegoen aldizkari bat bien arteko lotura egiten zuena: Napartheid. Nafar euskaldunon kontrako apartheida salatzen zuen hark.

Nafarroan egondako aldaketa instituzionalak panorama aldatu egin du neurri batean. Baina euskaldunon kontrako diskriminazioa mantentzearen aldeko sektoreak ahaltsuak dira. Ahaltsuak eta askotarikoak.

Euskaldunak bigarren mailakotzat gauzka, esaterako, Iruñeko bi haur eskoletan euskarazko eskaintza egotearen kontrako epaia eman duen epaileak eta epai hori ahalbidetzen duen marko juridiko-politikoak.

Euskaldunak bigarren mailakotzat gauzkate, halaber, irakaskuntzan zerrenda segregatuak betikotu nahi dituzten PSN eta Izquierda-Ezkerrak. Ez da halakorik gertatzen ingelesarekin. Ez da halakorik gertatzen Katalunian, Valentzian, Balear Uharteetan, Galizian edota Euskal Autonomia Erkidegoan. Nafarroa ezberdina omen. Nafarroan, Napartheid.

Gauzak horrela, kalera atera beharko dugu beste behin ere. Langile, emakume eta euskaldun bezala, larunbatean ni ere banoa Kontseiluaren manifestaziora. Eta zu?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!