Autodefentsa feminista da bidea

Erabiltzailearen aurpegia Aiora Epelde Agirre 2017ko aza. 15a, 11:53

Azaroaren 25era hurbiltzen ari garen honetan, emakumeon kontrako eraso sexistekin zerikusia duten berriak puri purian ditugu. Batzuetaz asko entzun dugu iada, eta asko entzungo dugu aurrerantzean ere. Euren buruei animalien pareko “manada” deitzen dieten berri horretaz adibidez. Tamalez baina, gaur gaurkoz oraindik ere emakumeon kontrako eraso sexista gehienak ixilean eta ikustezin geratuko zaizkigu. Izatez, lazgarriagoak al dira batzuk besteak baino?

Emakumeon kontrako indarkeria sexista, indarkeria estrategikoa da, ezarria, landua eta pentsatua dagoena. Emakumeon eskubideen defentsa baina, gaur gaurkoz ez da estrategikoa eta errealitatea aldatu nahi badugu, behar beharrezkoa dugu estrategikoa izatea.

Baikortasunari lekua egitearren baina, badakigu gaur gaurkoz emakumeon kontrako indarkeria sexistari aurre hartzeko tresna baliagarriak ere baditugula eskura. Demostratuta dago, Autodefentsa feminista emakumeon ahalduntze indibidual eta kolektiborako baliagarria izateaz gain, prebentzio neurri on bat ere badela. Beraz, inolako lotsarik gabe, berdintasun erreal baten alde lan egiten duen orok, eskaini eta garatu beharko lukeen tresna politikoa da Autodefentsa feminista.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!