"Lili eta Lolo"

Erabiltzailearen aurpegia Endika Legarra 2024ko ots. 20a, 15:36

Iruinkokoak beti ematen du zer pentsatua. Eta aurten ere lortu dute kokobeltzek. Izan ere, neure buruaz barre eginarazteaz gain, buruan bi hitz utzi dizkidate bueltaka: Lili eta Lolo.
Marrazki bizidunetako bikote bat dirudite. Pirritx eta Porrotxen kopia faltsua ere izan litezke. Baina ez, dirudiena baino askoz ere zabalagoa da haien esanahia, bokal bat baino askoz gehiago baitago i-ren eta o-ren artean.
Gizonok lo gehiegi egiten dugu antza. Baloi bat ikusi eta bizitza basatia martxan: lolo lorolo lorolo lorolorololoo. Txaranga bat entzun eta testosterona dantzan: lolooo loloroloroo looo. Badugu meritua berez, txorien txioa ere bertxionatzeko gai gara eta: lolo lorolo lorolo lolo. Eta, horrekin batera, edozein espazio geureganatzeko, noski. 
Kokobeltzen arabera, estrogeno dosi bat aski genuke loroen gisan lorolotzetik, Heidiren txoritxoen kantu alaira pasatzeko: lirili lili liliii lirili lili lili lili.
Ez dakit estrogenoak diren behar duguna, baina nik behintzat nahiko lo egin dut gaurkoz. Badut gogoa lilien artean jauzika ibiltzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!