Gure amaren etxea defendatu behar dugu.

Erabiltzailearen aurpegia Ekhiñe Tolosa Gomez

Hauteskundeen dantzan harat eta honat gabiltza azken asteotan. Proposamenak mahai gainean daude, ilusioa kalean. Esperantzaren bandera astintzeko garaia ere bada. Baina, hainbeste zarataren artean, batzuetan ahaztu egiten zaigu non gauden eta zer dagoen jokoan. Hemen, Euskal Herrian, badugu gure errealitatea, baditugu gure kezkak eta beharrak, eta baita horiei erantzuteko gure moduak eta tresnak ere. Azken batean, hemen bizi gara, eta hemen eraiki nahi dugu gure etorkizuna. Baina etorkizuna ezin da urrutitik ulertu, are gutxiago eraldatu. Ez da gauza bera etxe bati kanpotik begiratzea edo barrutik bizitzea. Guk badakigu zer behar duen gure etxeak, zer zaindu eta zer aldatu. Hauteskundeen dantzan, beraz, argi izan dezagun zer dagoen jokoan eta nondik begiratu nahi diogun etorkizunari. Gure amaren etxea defendatu behar dugu. Nork eginen du bestela?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!