Udalak bultzatutako Iruña Hiriko Estrategia 2030 diseinatzeko asken txanpako prozesu partehartzailea hasi berria da. Hasi berria den fase honetan, datorren martxoak 15 arteko epean, hurrengo hamarkadan hirian garatu ahal izango diren proiektu estrategikoak aurkezteko edozein pertsona edo elkarteek aukera ederra dugu.
5 dimentsio orokorretan kokatu ahal dira proiektu horiek:
-Iruña berdea, ekologikoa ta klimarekin engaiatua.
-Gizarte-Inklusioaren aldeko Iruña.
-Kudeaketa publiko berritzaile ta integraleko Iruña.
-Iruña sortzailea ta kulturzalea, turismo jasangarriaren aldekoa.
-Iruña berritzailea, ezagutzaren ekonomiarekin bat.
Iruña maite dugun pertsona ta elkarte guztiak, hurrengo hamarkadan Iruña hobeago bat lortzeko proiektuak aurkezteko aukera paregabea dugu.
Gure eskubidea da, baita gure egin beharra!