Ez dira pasatuko

Erabiltzailearen aurpegia Edurne Egino 2019ko aza. 28a, 14:12

Aurtengo Azaroak 25a, Genero Indarkeriaren Aurkako Egunak sentimendu gazi-gozoa utzi digu.Alde batetik, milaka hiri ta herrietan miloika emakume ta gizonek luzaro jasan ezin dugun indarkeria salatzen, benetako berdintasuna eskatzen ta feminismoaren gelditu esineko mugimendua inoiz baino indartsuagoa ta gazteago asaldu zitzaigun.Bestetik, hainbat erakunde publikotan, udaletxe ta parlamentutan, urte askotan lehen aldiz, ezin izan dute genero indarkeriaren aurkako adierazpenik onartu, izendatu ez dudan nahi ta denok dakigun talde politiko batek ez duelako emakumeen indarkeria gure gizartean badagoela aitortu nahi.Noizbait uzte izan badugu, giza borrokaren bidez lortutako eskubideak ta onurak betirako izango zirela, gaur ikasten ta ikusten ari gara borrokan etsi gabe jarraitu beharra dugula, eskubideen,berdintasunen ta askatasunen aurkako etsaiei aurre egin ta irabazi nahi badugu.Feminismoaren aurka EZ DIRA PASATUKO

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!