Gaurkoan ongi etorri itxaropentsua eskeini nahi diogu Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek sinatu berri duten akordioari.
Duela sei hilabete posible izan ez zena, hauteskunde berrien emaitzek 24 ordu eskasetan lortu dute. Faxistek lortu duten izugarrizko igoerari aurre egiteko beren indarrak elkartzea behar beharrezkoa ikusi dute agian? Beste hainbat indar politikoen konpromezu eta laguntza lortu beharko du nahi ta nahi ez gobernu berriak, aurre egin behar dion erronkei irtenbideak aurkitzeko ta emaitza onak lortzeko. Kataluinako gatazkari ausardiaz heldu beharko dio gobernu berriak lehen bait lehen, baita hainbat arazo sozial handiei eta pertsona guztien eskubideak benetan bermatuz. Hori egiteko gure laguntza ta bultzada tinkoa izango dute, baina baita gure erantzuna, beren hitza betetzen ez badute.