Hiru ahate eta zuzendu beharreko adar okertu bat

Erabiltzailearen aurpegia Dani Martirena 2024ko aza. 26a, 18:09

Ia hilabete osoa joan da itzulian ikusi nituenetik herriko ugaldeko ur-uherretan hiru ahate.
Eta ez dakit urtero-urtero urte sasoi honetan gurera itzultzen diren ahate hauek iazko berberak ote diren; ziurrenik ez. 
Ziurtasun eza honetan, nolanahi ere, mentatu den hiruko hau litekeena da izatea ahate-aita, ahate-ama eta ahate-kumea, tamainaz handienetik txikienera, hurrenez hurren dena. 
Ohartuta izanen zarete honezkero: heteropatriarkatuak kolpatuta gaituela aferarik hutsalenetan. Hiru ahateen istorio honetan kasurako. 
Ziurtasunik gabe, baina logikaren logikan ondorioztatuta denez harra izanen dela ia segur ahate-handiena, eta emea, bolumen ertainekoa. Duda-mudan utzi dugu ahate txikienaren nortasun identitarioa. 
Honexegatik, zuzenduta dago orain lehen hausnarketa: ahate-ama, ahate-aita eta ahate-kumea dira begiz jo ditudanak herriko ugaldeko ur-uherren bazter batean, handitik txikira, hurrenez hurren dena.
Gauza ederra da okerrak zuzentzea; nahiz eta okertutako adarra inoiz ez den zuzentzen. Maiz entzun nion horrelakoa amari.  
  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!