Liztor asiarrak pinuaren puntaren puntan

Erabiltzailearen aurpegia Dani Martirena 2024ko urr. 3a, 17:00

Herrian kontatzen da bera izan zela ikurriña legez kanpokoa zen urteetan lau haizeetara hegaldatzen lehena, oraindik ere hala den arren, baina aspaldiko urte haietan are zenean legetik urrutiragokoa… bere etxeko atarian zen pinu harro baten gain-gainean.
Emakumea herenegun ikusi nuen, aspaldiko partez. Ikurriña eskegi zuenetik pinuak egin du metro pare bat gora. Berak, behera, makur eta abailduta; dama laurogei urteren bueltan da honezkero. 
Kontuak kontu, ohartu nintzen, eskuineko eskumuturrean espainiako bandera zeramala korapilo batean liztatuta apaingarri gisara. 
Balizko etorkizun batean ez da ezer kontatuko herrian honetaz guztiaz. Honetan badirelako aurrekariak.
Herenegun, jakin, pinuaren puntan liztor asiarrak zirela burrunba. Hauetako egun batean, agian, emakume honek bere oraingo oihal kuttunarekin apainduko du pinua. Nahiko luke, agian, eta ezin. 
Oro da aldakorra, abestuta duenez aspaldian Mercedes Sosak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!