Eta?

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2023ko mai. 12a, 13:06

Euskal politikagintzan ohitura denez, hauteskundeak iritsi bezain pronto Ezker Abertzaleko zerrendakideen iragana eta biografia aztertzeko eta horren berri emateko interes eutsiezina agertzen dute batzuek. Alderdi Popularraren jatorrian erregimen frankistako buruzagiak egon zirela axola ez zaienak. Alderdi Sozialistak diru publikoarekin gerra zikina antolatu zuela axola ez zaienak. Eta herri honen ordezkaritza instituzionala osatzen duen sektore handi bat modu bidegabean ilegalizatu zutela axola ez zaienak.

Zuzenbideko oinarrizko printzipioa da edozein hiritarrek justiziarekin bere zorrak kitatu ondoren bere eskubide zibil guztien jabe dela berriro ere eta, besteak beste, hautetsi izateko gaitasun osoa aitortu behar zaiela. Nik ere zenbait alderdietako hautagaiak ez ditut gogoko, batzuk ez nituzke auzoko ere izan nahi. Eta? Horrek ez dit eskubiderik ematen arerio politikoaren zilegitasuna zalantzan jartzeko. Alderdi oso batena. 

Alderdien zerrendetan bere zigorra jaso duten ETAkide ohiak daudela? Eta? Gehiago kezkatzen naute inpunitate osoz, kondena, zigor eta auzirik gabe erakundeetan ditugun beste alderdi ustel eta predemokratikoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!