Gutxik sinetsiko dute inflazioak benetan behera egin duela azken egunotan kontrakoa esan badigute ere. Egia dena da supermerkatuko apaletan egunero erosten ditugun gauzen salneurriek gora egin dutela iaztik, eta gora egiten jarraitzen dutela. Egia dena da orain estatistikaren trikimailuez baliatuz, iazko martxoan Ukrainako gerra hasi eta hilabetera, prezioek gora egin zuteneko garaiarekin alderatzen ari dela urte batetik besterako inflazioa, eta hartan handia bazen, gaur handiagoa izaten jarraitzen du. Eta despistatuentzako, duela hilabete baino altuagoa da orain martxoan. Inflazioak behera egin duela iragarri duten hilabete berean, bai.
Lotsagarria da hauteskunde aurreko opereta honetan Calviño ministroak edo Gobernuaren propagandaren bozgorailu den beste edonork herritarrei aurpegira esaten ausartzea inflazioak behera egin duela eta bide onetik goazela. Azala gogorra dute bai espejismo baten aurrean gaudela badakitenek herritarrei aurpegira gezurretan aritzen direnak. Eta horiek dira gure agintariak. Eta gure komunikabideak.