Adimen Artifiziala

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2023ko ots. 10a, 13:22

Lagun batek bart esan zidan bere ogibidea uztear dagoela Adimen Artifizialak bere lana egiteko gaitasuna frogatu duelako jada, eta oraindik 30 edo 35 urteko lan ibilbidea aurretik dugun honetan nork bere burua birziklatzeko garaia dela, teknologia gure gainetik igarotzea nahi ez badugu. Alarmistegia agian, baina seriotasun osoz zioen. Testuinguruan jartzearren, ingeniaria ikasketaz eta argazkilaria ogibidez dut laguna, eta esan zidanez bere soldataren gehiena ematen dion jarduera, gaur egun Adimen Artifizialak arazorik gabe egin dezake, eta munduko txokoren batean hasi omen dira jada hori erabiltzen, langileekin egin ordez ordenagailuekin eginez eta askoz ere diru gutxiagoren truke.

Ez naiz etorkizunak dakarkigunaren beldur, baina bai ohartaraziko nuke horrek ekarriko digun egoeraren aurrean gizartea eta sistema bera ez daudela prest. Beti gertatzen den moduan, lehenengo talka berealdiko langabezia krisialdia izango delako, eta horren ondoriozko drama sozial eta ekonomikoa ondoren. Garai hiperteknologikoa iritsi da eta eguneroko errealitatea bilakatu zaigu. Birziklatze profesionala ongi dago, baina hamar pertsonek egin dezaketena programa informatiko batek denboraren hamarrenean egin badezake, zer etorkizun dugu pertsonok?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!