Politikagintza deitzen diogun hiru pistako zirku honetan edozein aitzakia da ona hitz emandakoa ez betetzeko. Laugarren urterantz goaz Trafiko eskumena Nafarroari eskualdatzeko konpromisoa sinatu zenetik eta behin behin horretan jarraitzen du Foru Gobernuak ez aurrera eta ez atzera, antzinakoa eta kolore guztietako gobernuek defendatu duten aldarrikapen horren zain.
Orain bai, aldarrikapen horren buruan nor egon arabera, ezberdintasun nabariak egon dira batzuen eta besteen jarreran. Esaterako, Sanzek PPrekin negoziatu zuenean, PSOE aurka agertu zen. Eta Barkosek PSOErekin negoziatu zuenean ordea, PP eta UPN norgehiagokan aritu ziren aurkako jarrera ea nork erakusten zuen gehien.
Behingoagatik PSOE mahaiaren bi aldetan egonik pentsa genezakeen gauzak erraztu eta bizkortzeko aukera egon zitekeela, baina ez. Zer dugu orain ba? Eskuinak Guardia Zibilaren papera murriztuko dela aurpegiratuko diola PSOEri? Espainian botoak galtzeari beldur agian?
Esan bezala, hiru pistako zirkua.