Espioitza

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2022ko mai. 13a, 12:21

Estatuak jarduten duen espioitzaren aurrean eskuinak eta zenbait ezkertiar zentralistak heldu dioten jarrerari nire ikara agertu nahi diot. Espioitzaren zilegitasuna defendatzen dute, eta bere helburua ontzat hartuta berriro ere zalantzarik gabe egingo luketela adierazten dute, lotsatu gabe gainera. Estatuaren lurralde integritatearen mehatxuetatik babesteko edozein bide da egokia doktrina honen zaleentzako.

Berdin dio horrelako jarduerak zeharo lekuz kanpokoak izatea eta zuzenbide estatu batean onartezinak diren norbanakoen funtsezko eskubideen urraketa argia izatea. Hauentzako Estatuak ez du gehiegikeriaz jokatzen helburuak hala merezi badu. 

Beldurgarria da benetan halako jardunbideak zuritzeko, etsaia independentismoa dela adieraztea aski izatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!