Gerra Kriminalak

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2022ko mar. 18a, 12:36

Azken astean Biden AEBko presidenteak ‘gerra kriminal’ deitu du Putin. Eta mendebaldeko komunikabideek berealdiko festa informatiboa egin dute, asteak baitzeramatzaten adierazpen horren esperoan. 

Xelebrea iruditu zait jakinda Biden AEBko presidenteorde izan zela Obamaren zortzi urteetan. Eta gogoratzearren, bere agintaldiko egun guzti-guztiak gerran eman zituen presidente bakarra izan zen. Esaterako Afganistanen hirugarren aldiz sartzeko erabakia berea izan zen, beste ekintzen artean Mugarik Gabeko Medikuen ospitale bat bonbardatuz. Obamak ere Yemenen bere etsaiekin ezer ikustekorik ez zuen ezkontza jai bat bonbardatu zuen, bertako guztiak hilez. Libian gerran sartzeko erabakia hartu zuen inork bertara gonbidatu gabe. Anwar al Awlaki hiltzeko agindu zuzena eman zuen ere, epaiketarik gabe. Bere agintaldian zehar AEBko dronek Pakistango, Somaliako edo Siriako ehunka zibil hil zituzten.

Bere gobernualdian Guantanamon giltzaperatutako presoak torturatu zirela informazio publikoa da ere. 

Bide batez, Obamak Bakearen Nobel Saria jaso zuen. 

Gerrak ezin dira logika gehiegirekin auziperatu baina mendebaldeko optikatik gerra kriminalak beti dira besteak bakarrik. Eta egon badira, baina bi aldetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!