Gerra linguistikoa

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2022ko ots. 18a, 14:13

Gerra hotsak ditugun honetan, etxera begira, gure hizkuntza propioa den Euskararen aurka batzuek gerra linguistikoa libratzen ari dute ere. 

Gure hizkuntzaren egoera hobetzeko aurrerapausoa dirudien kasu bakoitzeko hamaika atzerapauso ditugunaren irudia hartzen diot azkenaldian. Desgaste gerra horren baitan Nafarroako Gobernuak erabaki du eremu ez euskaldunean administraritza publikoan euskara ez dela merezimendu gisa baloratuko, bien bitartean Nafarroan arrotzak ditugun beste hizkuntzak ordea aintzat hartuz. 

Ez da falta ere ‘Euskararen inposaketa’ argudio faltsua egunero ahotan duenik, eta urrutira joan gabe, pasa den legegintzaldian PSNk berak gerra psikologiko horri heldu zion orduko Gobernua erasotzeko estrategian. Orain, gertu direla sumatzen hasi dituzten hauteskundeei begira, badirudi erasoaldiei bortitzago ekingo dietela Euskarak administraritzan behar eta merezi duen tokia ukatuz. Badaezpada. Edozein gauza ez daitezen euskararen inposaketapean bizi diren gaztelania-hiztun gaixoak haserretu.

Zaila behar du oso hizkuntza minoritario eta gutxitu baten aurka gerran aritzea. Horiek bai ausartak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!