CEOEren Lan Erreforma

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2022ko ots. 4a, 13:21

Lan Erreformaren inguruan sakontasun gehiegirik gabeko iritzia nahiko bagenu, aski litzateke begiratzea nor dagoen alde eta nor aurka. Baina hain sentikorra den gai honetan, politikak bidelagun xelebreak egiten dituen adibide bihurtu zaigu hau eta PP eta EH Bildu, edo Unidas Podemos eta Ciudadanos elkarrekin ikusi ditugu, bakoitza bere argudioekin.

Nik, behingoagatik, Ciudadanosen argudioei helduko diet, guztietan errealenak iruditu baitzaizkit erreforma honen alde sutsuki agertu denean. Ez du inondik inora ezkutatu honakoa CEOEri atsegin zaion erreforma dela. Argi eta garbi azaldu du erreforma honek 2012an Rajoyren Gobernuak egindakoaren elementu ugari finkatzen dituela, ez duela kaleratzearen merketzea ukitzen eta azken finean, jardunbide liberalari eusten diola. Eta horregatik eman diola aldeko botoa. 

Agerian geratu dira bai PSOE bai eta Podemos, Lan Erreforma bere osotasunean indargabetzeko haien promesak jan baino, aurkakoa eginez. Hau ez da Langileriaren aldeko erreforma izan, honakoa CEOEren erreforma izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!