Lainopean gaizkile koldarrenak ere beti sentitu dira eroso, ezkutatzeko eta ihes egiteko erraztasunekin beti baita erosoagoa gaiztakerietan aritzea. Hala pentsatu omen du Maya alkateak bere amarru politikoa ezkutatzea. Gehiengorik ez eta udal aurrekontua aurrera ateratzeko oposizioko kide baten falta koiunturala erabiltzeko asmoa iragarri du. Eta falta den zinegotziaren ardurapean utziz erantzukizun osoa. Bere ardura, lotsa eza eta jardun antidemokratikoa lainopean ezkutatuz. Errua, errudunik badagoela esan badaiteke, besteengan banatuz, eta bera, lainopean ihes eginez.
Inork udal baten ordezkaritza bere interes pertsonal eta alderdikoiaren onuran aldatzea ez da zilegi. Ez da zilegi araudiak berak ahalbidetzen duen arren. Norberaren ahulezia politikoa ezkutatzea eta Udalbatzaren gehiengoa nahita distortsionatzea herriaren borondateari iruzur egitea da, ez du beste izenik. Aurpegia eman nahi ez izatea ordea eta kazike moduan lotsagabe ibiltzea, koldarkeria hutsa.