Thanksgiving Day

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2020ko aza. 27a, 13:01

Bart, ostegunarekin, eta Amerikako Estatu Batuetan ohikoa den moduz, Thanksgiving Day edo Esker emate eguna delakoa ospatu da. Jatorrian urteko uztaren fruituak jaso eta jaungoikoari, klimari edo kosmosari eskerrak emateko ospakizuna eta jaialdia. 

Bart, ostegunarekin, Nafarroan tabernak ireki dituzte, askorentzako esker emateko modukoa alajaina. Baina adi 2020 urteko uzta ez den ospakizunetan zapuztuko. Jakina dugu aurtengo uztaren fruituak lortzea latza izan dela, ekonomiaren aldetik begiratuta, tabernariek eta bezero askok ondo jakingo dute. Sozialki begiratuta, edonork pentsa dezake itxialdi, etxealdi eta osasun neurri gogaikarri askoren ondoren merezimendu osoz har dezakeela lagunekin hilabetez ukatu zaion bermuta.

Ospakizunak ospakizun, ez dezagun ahaztu zeri esker gauden orain gauden moduan, ez ahaztu gure uzta egunetik egunera bihurritu daitezkeen datu ziztrin batzuk direla, eta ez ahaztu urteko uztak datorren urteraino iraun behar duela, eta ondo gordetzen ez bada, berehala gal daitekeela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!