Iruñeak ez du eraso sexistarik onartzen

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2020ko urr. 16a, 13:00

Iruñeak ez du eraso sexistarik onartzen. Ez dakigu hala izaten jarraituko duen. Alkatearen aburuz “herritar soilarentzako gainditua dago Iruñea sexu erasorik gabeko hiria dela karteletan esan behar izatea”. Eta horrela behar luke, baina tamalez ez da hala. Iruñea ez baita sexu erasorik gabeko hiria. Mundua orokorrean, eta oso tamalez esan behar, ez baitago bi sexuetariko bakar bati bereziki egiten zaizkion sexu erasoetatik aske.

Trumpen Estatu Batuak koronabirusez libre diren modu berean omen da Mayaren Iruñea eraso sexistetatik libre. Baina denok dakigu ez dela hala.

Badirudi kentzera doala sexu erasoen prebentzio eta salaketarako Iruñeko Udalak martxan jarritako Agrestop-Erastop mugikorretarako aplikazioa. Eta esan duenez, Iruñeak sexu erasoak onartzen ez dituela iragartzen duten kartelak kentzeko ordua ere gertu da. 

Zerbaiten aurrean entzungor egiten duten agintariek eraikitzen dituzten gizarteek, juxtu entzungor egiten dioten horretan gabezia bat edukiko dute. Kasu honetan kontzientziazio falta, enpatia falta, eta konponbideak jartzeko ekimen falta. Arazoen aurrean beste alde batera begiratzen dutenek, ez dute sekula arazo hori konponduko. Eta gizartearen kalte bat ezkutatzen dutenak, kalte horren biziraupenaren konplize izango dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!