Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunaren buru den Felix Bariainek larrua nahiko gogorra duela frogatzen duen lehen aldia ez da oraingoa. Duela ez asko Errenta Bermatuaren aurkako adierazpen nahiko arrazistak egin zituela ere ez dezagun ahaztu. Hauxe da Nafarroan nekazal sindikatu nagusiaren burua.
Oraingoan zer eta protesta ez baketsuak, hau da, protesta biolentoak izango direla bere eta bere jarraitzaileen aldetik lan eskubideak bermatzeko ardura eta erantzukizuna duen Ministerioak bere eginkizunari ekiten badio.
XIX mendeko korralitoa eta kazike jokoa dirudien honek zoritxarrez XXI mendeko Nafarroaren zati garrantzitsu bat irudikatzen du. Lan eskubideak mespretxatzen dituena. Etorkinen duintasuna zapaltzen duena. Lehen sektorearen miseriak -badaudela- konpontzen aritu ordez, nekazal munduko bidegabekeriak iraunarazten dituena.
Sindikatu deritzon batek ez badu lan eskubideak bermatzea bilatzen; sindikatu batek ez baditu langile ororen duintasuna eta lan baldintza egokiak defendatzen, hori ez da sindikatua, hori beste gauza bat da. Hori UAGN da.