Ezaguna da mundu globalizatu honetan lehen mailako potentziek, hain handiak ez direnengan duen eragina, eta ezaguna da Amerikako Estatu Batuen barne zein kanpo politikek guregan, halaz edo bestelaz, duen eragina. Alor ekonomikoan bereziki, azken krisialdiak primeran frogatu du hori, eta bertako gobernuak nola jardun arabera izango dela gure etorkizuna.
Aurten Estatu Batuek presidentea aukeratzeko hauteskundeak dituzte, eta amaitezina dirudien kanpaina horretan Bernie Sanders izeneko eta bere burua sozialistatzat duen hautagai bat dabil alderdi Demokrataren primarioetan borrokan. Borrokan eta momentuz, eta inkesten arabera, irabazle suertatzeko aukera handiekin.
Sanders Estatu Batuetako presidente bilakatuko balitz politika sozialistak egiteko aukera edukiko duen zalantza handiak eduki arren, pentsa nola izango litzateke mundua mundu mailako lehen potentzia ekonomiko eta militarrak azkenaldian jardun duen kapitalismo liberala eta inperialismo ekonomikoa alde batera utzi eta ongizate estatu kolektiboa defendatzen duen sozialdemokrazia bilakatzen bada.